Frantziak Afganistandik 200 soldadu aterako ditu
PARIS. Frantziak Afganistanen dituen lehen 200 soldaduak ateratzea erabaki du. Abenduan aterako dituzte soldaduok, eta gainontzeko tropak—4.000 soldadu ditu Frantziak han— 2014rako irtengo dira. AEBek Afganistanerako ezarritako egutegiaren erritmoan ari direla adierazi du Gerard Longuet Frantziako Defentsa ministroak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu