Frantziak baimena eman du Noriega estraditatzeko
FRANTZIA. 1983-1989 aldian Panamako jenerala izandako Manuel Antonio Noriega estraditatzeko baimena eman du Frantziak. Duela hilabete eta erdi inguru Ameriketako Estatu Batuek ere Noriega bere herrialdera itzultzea begi onez ikusi zuten, han oraindik bost zigor baititu betetzeko. Lekualdatzea hurrengo hilabeteetan zehaztuko da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu