Mundua

Frantziak misilak saltzeko hitzarmena egin du Libiarekin

Parisek ukatu egin du Bulgariako erizainen auziarekin zerikusirik duela. Mendebaldeko estatu batekLibiarekin egiten duen lehen kontratu militarra da.

2007ko abuztuaren 3a
16:30
Entzun
Herve Morin Frantziako Defentsa ministroak baieztatu du Libiari erasoen kontrako MIlan misilak saltzeko kontratua sinatuko dutela laster. Hala ere, ukatu egin du hirtzaremen horrek zerikusirik duela uztailaren erdi aldera Libian preso ziren Bulgariako erizainen inguruan lortutako akordioarekin.

Bulgariako bost erizain eta sortzez palestinarra den mediku bat heriotzera zigortu zituen Libiak hainbat haurri GIB birusa kutsatzea egotzita. Sei lagun horiek aitorpena torturapean egin zutela salatu zuten. Urteetako gorabreheren ondoren, erizainak eta medikua Bulgariara bidaltzea onartu zuen Tripoliko gobernuak, Frantziaren eta EBren bitartekaritzari esker. Bulgariara iritsitakoan aske utzi zituzten sei lagunak.

Hori guztia dela eta, Frantziako zenbait komunikabide eta politikarik iradoki dute Bulgariako erizainen auziagatik Libiari emandako ordainetako bat dela kontratu militarra. Esan bezala, Morinek ukatu egin du.

Nolanahi ere, Mendebaldeko estatu batek Libiarekin egiten duen lehen kontratu militarra da, nahiz eta EBk 2004an utzi zuen bertan behera Tripoliko errejimenaren aurkako bahimendua.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.