Paul Kagame Ruandako presidentea errugabea dela ondorioztatu du Frantziako Justiziak, lau urteko ikerketa baten ondoren. Juvenal Habyarimana Ruandako presidente izandakoa atentatu batean hil zuten, 1994an, eta horrek tutsien aurkako genozidioa eragin zuen. Marc Trevidic epailearen esanetan, hutu erradikalek leherrarazi zuten Habyarimanaren hegazkina, eta tutsiak errugabeak direla ondorioztatu du.
Frantziaren eta Ruandaren arteko harreman diplomatikoak hautsi egin ziren 2006an, Jean Louis Bruguiere epaileak Kagameri leporatu baitzion atentatua prestatu izana. Bi urte geroago, Treivicek kasua berriz irekitzea erabaki zuen. Kagameren abokatuaren esanetan, epaiketa politikoa izan zen: «Une zoriontsua da epaituentzat. Herrialdea ezegonkortzeko ahalegina izan dela uste dugu».
Ruandako Gobernuak ere pozez hartu du Frantziako Justiziaren epaia: «Hasieratik esan dugunarekin bat egiten du erabakiak. Hamazazpi urte iraun du gobernuaren aurkako kanpainak. Urte hauetan guztietan, genozidioa ukatu eta hilketak presidenteari leporatu nahi izan dizkiote».
Lau urteko ikerketa sakon bat
Bruguierek epaia itxi zuen arren, Treivicek atentatuaren inguruko gertaerak ikertzea erabaki zuen 2008an. Kigaliko aireportura ikertzaileak bidali zituen, hegazkina suntsitu zuten misilak nondik jaurti zituzten aztertzeko, eta, txostenaren arabera, hutu erradikalen menpeko Kanombeko gune militarretik zetozen.
Habyarimana hil zutenean,NBErekin tutsien eta hutuen arteko koalizio gobernua osatzeko akordioa sinatzetik zetorren.
Frantziako epaile batek Ruandako presidentea absolbitu du
Juvenak Habyarimana presidente ohiaren aurkako 1994ko atentatua hutuek egin zutela ondorioztatu dute
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu