Frantziako feministek protesta egin dute Strauss-Kahnen aurka

Nazioarteko Diru Funtseko zuzendari ohia zigor dezatela eskatu du Banon kazetariak Parisen

Erredakzioa
2011ko irailaren 25a
00:00
Entzun
Jendetsua izan zen atzo Parisko kaleetan feministek egindako manifestazioa. Dominique Strauss-Kahn Nazioarteko Diru Funtseko arduradun izandakoaren inguruan gertatzen ari dena salatzeko atera ziren, gizon dirudun eta boteretsuen inpunitatea amaitzeko eskatzera. Biktimak kriminalizatzea eta errudunak errugabeen lekuan jartzea gaitzetsi dute Bortxaketa krimena da leloren bidez.

Manifestazioaren buruan, Tristane Banon joan zen, Strauss-Kahn ustez bortxatzen saiatu zenkazetaria. Haren arabera, elkarrizketa bat egitera joan zitzaionean saiatu zen bortxatzen, 2003an. Uztailaren 5ean aurkeztu zuen haren kontrako salaketa. «Espero dut honek denak zigor epaitegian amaitzea». Strauss-Kahnen arabera, «asmakizunak» dira Banonenak, eta, hori dela eta, aurrez aurreko batera deituko ditu Frantziako Justiziak biak.

Oraingoz, hala ere, New Yorkeko salaketatik onik atera da, Michael J. Obus Manhattango Auzitegi Goreneko epaileakbertan behera utzi baitzituen haren kontrako kargu guztiak, tartean sexu erasoa eta bortxaketa saioa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.