FRANTZIAKO LEGEBILTZARRERAKO HAUTESKUNDEAK. Olde urdina espero da bozetan

44,5 milioi lagun deituta daude Frantziako Legebiltzarra hautatzeko; UMP alderdia da faborito

2007ko ekainaren 10a
00:00
Entzun
Nicolas Sarkozy eskuindarra maiatzaren 6ko bozetan Frantziako presidente hautatzearen harira -- botoen %53,06 bereganatu zituen--, haren alderdi UMPren garaipen oso zabala aurreikusten da gaur Asanblea Nazionalerako hauteskundeen lehen itzulian. Boto asmoetako azterketa guztiek olde urdin bat --urdina da UMPren kolorea-- gertatuko dela iragartzen dute, ezkerreko indarren eta François Bayrouren alderdi zentristaren kaltetan.

Palais Bourbon Asanblea Nazionalaren 577 diputatu eserlekuetatik bat lortzeko asmotan, 7.639 hautagai lehiatuko dira gaur. Askoz ere gutxiago egongo dira datorren igandean --ekainaren 17a-- egingo den bigarren txandan, horretan lehiatzekogutxienez hautesleriaren botoen %12,5 lortu behar baita. Boza ematera deituak dira 44,5 milioi herritar.

Iragarritako UMPren garaipen zabala, inkestetan ez ezik, Frantziako presidentetzako bigarren itzulian Nicolas Sarkozyk lortutako emaitzetan oinarritzen da. Izan ere, maiatzaren 6an, Sarkozyk PS alderdi sozialistako hautagai Segolene Royali aurrea hartu zion 372 hauteskunde barrutitan eta oso alde txikia zen beste hainbatetan. Hego-Mendebaldean eta Bretainian ezik, Sarkozy gailendu zeneskualde gehienetan.

Bost aste igaro direlarik, garaipenaren dinamika horrek dirauela agerian utzi dute orduz geroz plazaratu diren inkesta guztiek. Hala, Le Parisien egunkarian atzo argitaratu zen CSA-Cisco sondaketak botoen %41 ematen zioten UMPri eta haren aliatu Zentru Berriari (UDFko ohiak), %28 PS, PRG, MRC koalizioari, %7 Bayrouren Mugimendu Demokratari (MoDem), %6 Fronte Nazionalari, %4 PCF alderdi komunistari eta %4 Berdeei zein muturreko ezkerrari.

Emaitza horien arabera, UMPk eta bere aliatu zentristek 390 eta 450 diputatu bitartean izango lituzkete, PSk eta haren koaliziokideek 90 eta 140 diputatu bitartean, PCFk 4 eta 12 diputatu bitartean, MoDem-ek 1 eta 6 bitartean; eta Berdeek bakar bat ere ez eta 3 bitartean. Orain arte jardunean zen Asanblea Nazionalean, UMPk 359 diputatu zituen, PS, PRG eta Berdeak koalizioak 149, UDFk 29, PCFk 21; beste 14 biltzarkide, aldiz, talde horietatik bakar batean ere ez zeuden sailkatuta.



GALERA MURRIZTEKO ITXAROPEN SOILA.Giroa horrela, ezkerreko indarrek iragarritako galera ahal bezainbat bat murrizteko itxaropena besterik ez dute azaldu. Sozialisten mezu gogorrena izan da Sarkozyk eginiko promesak betetzeko --zerga sistema arlokoak bereziki--, beharko diren 15.000 milioi euroko diru kopurua osatzeko, BEZa bi edo hiru puntu igotzea ezinbestekoa izango dela. Herritar aberatsenei egindako «opari egite» horrek, herritar guztiek ordainduko dituztela azpimarratu zuen Segolene Royalek, Lille hirian, ostegun arratsean, sozialistek egin zuten mitinean.

Nicolas Sarkozyren aurkari gisa jarri den François Bayrou buruzagi zentristak ere ildo beretik jo zuen Bizanosen (Biarno) herenegun egin zuen mitinean. «Ez da bidezkoa hain garestiak izango diren eta erosoen bizi diren herritarreimesede egingo dieten ekonomia egitarauak xedatu ditezen; betiko legez, herritar xumeenek dute jokabide hori garestienik ordainduko», ohartarazi zuen Bayrouk.



Erabiltzen den sistemak boto gehien lortzen duenaren hobaria areagotzen du

Gehiengo sendoak lortzea du helburu, hainbat joera politikoren ordezkapena puzten badu ere
a.s

Frantziako Asanblea Nazionalerako hauteskundeetan baliatzen den bozketa sistema, zenbaketa gehiengoduna da. Herrialde osoan banatutako 577 hauteskunde barrutietan, herritar eskubideen jabe den edonor lehiadaiteke boz hauetan.

Sistema horrek, teorian, guztiz demokratikoa badirudi ere, errealitatean Frantzia osoan zabalpenik daukaten alderdiak hobesten ditu. Gainera, Frantzia osoan boto gehien lortu duen indar politikoaren nagusitasuna nabarmen areagotzen du.

1958. urteko V. Errepublikaren Konstituzioarekin batera eratu zen bozketa sistema horrekin lortu nahi zen helburua guztiz argia zen. Gehiengo sendoak sortzea dauka helburu, hala hainbat joera politikoren ordezkapena zapuztu egiten bada ere.

1986ko martxoko Legebiltzarrerako hauteskundeetan, garai hartan agintean zen François Mitterrand presidente sozialistak eta haren aldeko gehiengoak zenbaketa proportzional osoaren eredua finkatu zuten. Haren ondorioz, baina, Fronte Nazionala mutur eskuineko alderdiko 35 diputatu sartu ziren Asanblea Nazionalean. Bozketa eredu hura, baina, bertan behera utzi zuen eskuinak, aginteaz berriro jabetu zelarik, 1986ko urte hartan bertan.



BIDEGABEKERIA NABARIAK.Zenbaketa gehiengodunak, nolanahi ere, desoreka nabariak eragiten ditu. Hala, hainbat bozketatan Fronte Nazionalak baino boto gutxiago jaso arren, PCF alderdi komunistak parlamentari talde bat osatzea --20 diputatu gutxienez -- lortu du, Frantzia ko eskualde guztietan, gutxi edo aski, ordezkatuta izateari esker.

Hauteskunde eredu honen ondorioz, halaber, presidentetzako bozetan ia %5 lortu duen mutur ezkerrak ez du diputatu bakar bat erelortzeko inolako aukerarikizango orainFrantziako Legebiltzarrean.





DaTua

11

Lehian dauden ministroak. François Fillon lehen ministroa barne, jarduneko gobernuko 11 ministro lehiatuko dira gaurko bozetan. Garaile irteteko aukera osoa dute denek; lehia estuagoa izango du, antza, Alain Juppek, Bordele aldean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.