Frantziako ministroek ezingo dituzte oporrak atzerrian hartu

Alliot-Mariek Tunisiara eta Fillonek Egiptora egindako bidaien polemika itxi nahi du horrela Sarkozyk

Erredakzioa
2011ko otsailaren 10a
00:00
Entzun
Bere ministroen oporraldiek sortu dizkioten arazoak saiheste aldera, Nicolas Sarkozyk erabaki du aurrerantzean gobernukideek oporrak Frantzian egin beharko dituztela. Atzerrira joateko gonbidapen ofiziala jaso duen ministroak baimena eskatu beharko dio presidentearen zerbitzu diplomatikoari, eta hark erabakiko du bisita hori Frantziako atzerri politikarekin bat ote datorren edo komenigarria ote den.

Michelle Alliot-Marie Atzerri ministroak Tunisiara matxinada garaian egindako bisitak polemika sortu zuen, eta orain jakin da François Fillon lehen ministroa Egipton izan zela Eguberrietan. Fillon eta haren familia Asuanen izan ziren abenduaren 26tik urtarrilaren 2ra, Egiptoko agintariek gonbidatuta. Gainera, hegazkin ofiziala utzi zieten Abu Sinbelgo tenpluak bisitatzera joan zitezen. Sarkozy bera Marokon izan zen Urtezaharrean, Mohamed erregearen jauregi batean. Iragan asteburuan, berriz, Varsoviatik New Yorkera joan zen gobernuaren hegazkin batean, Louis semea bisitatzera. Horren truke lineako hegaldi baten txartelaren prezioa pagatu zuen presidenteak.

Bidaia horietan guztietan lege hausterik izan ez arren, kalte handia egin diote Frantziako Gobernuaren irudiari.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.