Zehazki, Frantzia hego-ekialdeko Vauvert herrian egin dute lapurreta, Sidam arma enpresan. Polizia iturrien arabera, mozorrotutakohiru lagunek -bi gizonezko eta emakumezko bat- lantegiko arduradunaren familiako hiru kide gatibu hartu zituzten, eta ondoren, ebatsi zituzten armak. Zenbaki zehatzik ez dute eman, baina ehundik gora pistola izan daitezkeela zabaldu dute polizia iturriek.
Lapurreta ikertzen ari den SDAT Polizia Judizialeko Terrorismoaren Aurkako Zuzendaritzaordetzak ETAri egotzi dio lapurreta. Iturri horien arabera, joan den martxoan ustez ETAko kideek Lot departamenduan ebatsitako eskuburdinak erabili dituzte gatibu hartutako lagunak lotzeko.
Frantzia
Frantziako Poliziak ETAri egotzi dio ehun bat pistolaren lapurreta
Bart gauean Nimes ondoko arma enpresa batean egin duten pistola lapurretaren susmagarri nagusia ETA dela ziurtatu du Frantziako Poliziak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu