Frantziako PSk Aubryren ordezkoa proposatu du
PARIS. Frantziako PS Alderdi Sozialistak Harlem Desir eurodiputatua proposatu du Martine Aubry alderdiko idazkariaren ordezko izateko. Aubryk berak eta Jean-Marc Ayrault Frantziako lehen ministroak Desirren aldeko botoa eskatu diete PSko alderdikideei, «belaunaldi berriei lekua egingo dien talde parekide bat sortzeko».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu