mundua

Frantzian bahitutako hogei haurrak askatu ditu bahitzaileak

Frantziako segurtasun indarrak telefonoz bahitzailearekin negoziatzen ibili dira, eta banaka-banaka haurrak askatzen joan da, baina azkena poliziaren interbentzio baen ondoren askatu dituzte. Ez da zauriturik izan.

2010eko abenduaren 13a
14:14
Entzun
Besançoen (Frantzia) bahituta egon diren lau eta sei urte bitarteko hogei haurrak eta berauen andereñoa askatu ditu hamazazpi urteko bahitzaileak. Goizeko 8:30ean sartu da gaztea bi labana eskuan zituela haurren zentrura. Arazo psikologikoak dituen gaztea da ustezko bahitzailea, eta Frantziako segurtasun indarrak negoziaketan ibili dira telefonoz berarekin. Orduak pasa ondoren, banaka-banaka haurrak askatzen joan da.

Janaria ematera zihoazenean aprobetxatu du poliziak askatzeko falta ziren haurrak eta andereñoa askatzeko. Edukazio Ministroak esan duenez, gazteak ez ditu inoiz mehatxatu haurrak, eta telefonoz poliziari esan dionaren arabera, bere buruaz beste egitea nahi zuen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.