Castresko (Frantzia) 22 urteko mutil batek bere buruaz beste egin du, eta gertaera Interneten zuzenean ikusi ahal izan da. Poliziak esan duenez, medikuen web bateko webcam bidez psikologoarekin hartu-emanean zegoen gaztea, etxean, eta halako batean karabina bat hartu du eta bere buruari tiro eman dio.
Psikologoak webaren administratzaileari deitu dio, biktimaren helbidea jakin zezaten. Administratzailea Interpolekin jarri da harremanetan, eta hori Frantziako Polizia Judizialarekin. Lortu dute gaztea non bizi zen jakitea, eta autopsiak egiaztatu du bere buruaz beste egin duela.