Frantziaren eta Espainiaren arteko mugan Schengengo Ituna etenda dago egunotan

2012ko maiatzaren 1a
00:00
Entzun
Espainiako Gobernuak Schengengo Ituna eten du behin-behinean, Ipar Kataluniaren eta Hego Kataluniaren artean. Europako Banku Zentrala bilera egitekoa da Bartzelonan etzi, eta, horregatik, mugako kontrola berrezarri du Madrilek atzoz geroztik. Poliziak autoak gerarazi zituen atzo mugaldean, eta Gironan auto ilara handiak eragin zituen. «Istiluak eragin ditzaketen antisistemen sarrera saihestea» da behin-behineko neurriaren helburua, Madrilen arabera. Europako Batasunean herritarren mugimendu askatasuna bermatzen du Schengengo Itunak.

Mugek, hain zuzen, pisu handia hartu dute Frantziako hauteskunde kanpainan. «Muga barik ez dago naziorik, ez estaturik, ezerrepublikarik, ez zibilizaziorik», esan zuen igandean Sarkozyk.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.