AEB-ak

Freddie Gray gaztearen hilketaren auzia itxi du Baltimoreko auzitegiak

Poliziak atxilotuta eduki zuenean izandako zaurien ondorioz hil zen gazte beltza. Auzipetuta geratzen ziren hiru poliziei karguak erretiratu dizkie fiskalak, eta auzia itxi dute.

Protestak Baltimoren, epaitegiek polizietako bat errugabetu ostean. SHAWN THEW / EFE
Ane Zuazubiskar Iñarra.
2016ko uztailaren 27a
12:37
Entzun

Poliziak 2015eko apirilaren 12an atxilotu zuen Freddie Grey. Furgonetan zeramatenean, gazteak zauri larriak jaso zituen lepoan, segurtasun uhala jarri ez ziotelako. Koman sartu zen Grey, eta erietxean hil zen, astebete geroago. Hori biltzen zuen Marilyn J. Mosby Baltimoreko (AEB) fiskalaren kontaketak.

Ezustekoa eman zuen fiskalak, Grey gaztearen hilketa egotzita sei polizia auzipetu zituenean. Poliziak gaztea "legez kanpo" atxilotu zuela eta "atxilotu ostean egindako zauriengatik" hil zela esan zuen fiskalak auzia zabaldu zuenean. Bigarren graduko hilketa leporatu zion polizia bati; Beste biri, nahigabeko hilketa, eta gainerako hirurei, erasoa eta gaizki jokatzea.

Maiatzean eta ekainean, bi polizia errugabetu zituen auziaz arduratzen den epaileak. Duela bederatzi egun, beste polizia bat absolbitu zuen. Gaur, auzipetuta gelditzen ziren hiru polizien aurkako karguak erretiratu ditu Marylandeko fiskalak, haien kontrako epaiketa hasi denean; auzia itxitzat eman dute.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.