Fronte Polisarioak hainbat lagun atxilotu ditu bahiketekin zerikusia dutelakoan
Fronte Polisarioak hainbat lagun atxilotu ditu iragan urrian Tindufeko kanpamentuetan (Aljeria) gertatutako bahiketekin zerikusia dutelakoan. Jadri Adu Kontseilu Nazionaleko —parlamentuko— presidenteak jakinarazi duenez, SEAD Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoko indarrek egin dute operazioa, baina ez du zehaztu zenbat lagun atxilotu dituzten, ezta nongoak diren ere. Urriaren 22an talde batek hiru kooperante europar bahitu zituen Tindufen. Al Kaeda Magreb Islamikoko disidente talde batek hartu zuen bere gain ekintza, eta Aduk erran du atxilotuak «orain arte ezagutzen ez zen» talde bateko kideak direla. Fronte Polisarioko buru Mohamed Abdelazizek bahiketa gaitzetsi du, eta salatu du sahararrak Marokoren «estatu terrorismoaren» biktima ez ezik «nazioarteko terrorismoarena» ere badirela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu