Mendebaldeko sahara

Fronte Polisarioak libre utzi ditu preso zituen 404 marokoar

Gaur utzi ditu libre Fronte Polisarioak preso zituen 404 marokoarrak. Ordainetan Marokok preso sahararrak askatzeko esperantza du Fronteak. "Tensioa baretu eta negoziazio bidea berrabiatzea" nahi du, horrela. TIndufen ekitaldia egin dute presoak askatzeko, eta besteak beste, AEBetako senadore Richard Lugar izan da bertan.

2005eko abuztuaren 18a
13:41
Entzun
404 preso horiek libre utzita, orotara eduki dituzten 2.100 presoak aske utzi dituzte. Orain, Marokok gauza bera egitea espero du Fronteak, eta geldirik dagoen egoera bideratzea.

Fronte Polisarioaren eta Marokoren arteko gerra 1991n amaitu zen, Nazio Batuek bitartekaritzarekin. Saharan autodeterminazio erreferenduma egitea adostu zuten bake akordio hartan, baina oraindik orain ez dute erreferendumik egin, Marokok jarritako oztopoak, eta nazioartearen jarrera tarteko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.