Mundua

Fujimori Perura eramatea erabaki du Txilek

Auzitegi Gorenak giza eskubideen bi delitu eta bost ustelkeri kasu leporatu dizkio Peruko presidente ohiari.

2007ko irailaren 21a
16:05
Entzun
Txileko Auzitegi Gorenak Alberto Fujimori Peruko presidente ohia Txiletik bertatik Perura eramatea erabaki du, giza eskubideen bi delitu eta bost ustelkeri kasu leporatuta. Dena dela, ez dute jakinarazi noiz eramango duten.

Joan den uztailaren 11n Orlando Alvarez Txileko epaileak Fujimori ez Peruratzea erabaki zuen. Neurri hori ezerean utzi du orain Auzitegi Gorenak.

Peruko Gobernuak "behar bezalako prozesu judiziala" egingo duela "bermatu "du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.