Mundua

Fujimoriri indultua emateko eskatu dute haren seme-alabek

Mingaineko minbizia du, eta hainbat urteko espetxe zigorra ari da betetzen.

2012ko urriaren 11
13:57
Entzun

Alberto Fujimori Peruko presidente izan zenari indultua emateko eskatu diote haren seme-alabek Peruko Gobernuari. Mingaineko minbizia du presidente ohiak, eta arrazoi humanitarioak argudiatu dituzte zigorra barkatzeko eskatzerakoan.

Peru21 egunkariaren arabera, osasun egoera larrian da, eta haren ondorengoak Ollanta Humalarengana joan dira gutun batekin indultua eskatuz. 74 urte ditu Fujimorik, eta hainbat espetxe zigor ditu betetzeko; handiena 25 urtekoa, Barrios Altoseko eta La Cantutako sarraskiengatik eta enpresari bat eta kazetari bat bahitzeagatik, 1990eko hamarkadan.

Barrios Altosen eta La Cantutan hildakoen senideek protesta egin dute indultu eskaera dela eta.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.