mundua

Fukushimako egoera "larria" dela aitortu du Tepcok

Arrisku maila apalenetik gorenera igo du Tepco konpainiak. Atzo jakinarazi zuen ur erradioaktiboa biltzeko tanke batetik 300 tona isuri zirela. 

2013ko abuztuaren 21a
16:07
Entzun

Zentral nuklearraren ur erradioaktiboaren isuria kontrolatu nahian dabil Tepco konpainia 2011tik. Ur hori bildu eta itsasora ez isurtzeko tankeak erabili ditu, baina ur kutsatua darion beste iturri bat aurkitu duela aitortu zuen atzo: itsasora 300 tona "oso erradioaktibo" isuri direla aitortu du.

Hasieran, zentralaren arriskua mailarik apalenean kokatu zuen. Gaur, ordea, "egoera larria" dela adierazi du, eta batetik hirurako eskalan, mailarik gorenean kokatu du arrisku maila. Isuri erradioaktiboa kontrolatu ezinik dabil.

Isuriak han-hemenka

Duela bi urteko lurrikarak zentrala gogor astindu eta hango hiru erreaktore hondatu zituenetik, eraiste lanetan ari dira Fukushiman. Hasieran, Japoniako Gobernuak ur kutsatua itsasora isurtzeko baimena eman zion Tepcori. Ondoren, erreaktoreak hozteko erabilitako ur erradiaktiboa pilatzen hasi ziren. Milatik gora ur tanke jarri dituzte horretarako. Tanke horietatik 350 behin-behinekoak dira, eta, Tepcoren esanetan, mota horretako bostetan aurkitu dituzte isuriak egundaino. Orain ezagutarazi duten bosgarrenak larritasun erantsia dauka: «Isuri honetaz jabetzeko, 30 bat egun behar izan ditugu. Hori da arazoa».

Baina ez da hori arazo bakarra: isuria aurkitu dute, baina ez oraindik isurburua.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.