Japoniako Segurtasun Nuklearraren Agentziak Fukushimako zentralaren larrialdi maila 5etik 7ra igo du gaur. Ondorioz, Txernobylen (Ukraina) 1986an gertatutako hondamendiarekin parekatu du.
Joan den martxoaren 11ko lurrikararen ondoren izandako tsunamiak kalte larriak eragin ditu Fukushimako zentral nuklearrean. Behin-behineko datuen arabera, 10.000 terabecquerel orduko gai erradiaktibo aireratzera heldu da une batzuetan. "Inguruko lagunen osasunerako eta ingurumenerako arriskua eragin du".
Bart beste lurrikara bat izan da Japonian: Ritcher eskalan 6,3 graduko, eta epizentroa Fukushiman izan du.