libia

Gaddafi: "AEBak eta NATO Libian sartzen badira, milaka lagun hilko dira"

Libiako agintariaren indarrek Briqa bonbardatu dute, eta lau pertsona zendu dira. "Ez naiz presidentea; beraz, ezin dut dimisioa eman", esan du Gaddafik telebistan egindako hitzaldi batean.

Berria.info
2011ko martxoaren 2a
16:04
Entzun

Muammar Gaddafi Libiako agintariak ohartarazi du bere herrialdean "milaka lagun hil" egingo direla baldin eta "AEBak eta NATO Libian sartzen badira". Hango telebista katean egindako hitzaldi batean eman du abisua. Jarraitzaile ugari izan du hitzaldia egindako aretoan. Gaur lau lagun hil dira, Briqan, Gaddafiren hegazkinek hiria bonbardatu dutenean, Al Jazeera hedabideak esan duenez. Beste hamar pertsona zaurituta daude. Herrialdeko matxinadaren eta nazioartearen presioaren ondorioz gero eta bakartuago dagoen arren, Gaddafik ez du dimisioa emateko asmorik. "Ez naiz presidentea; beraz, ezin dut dimisioa eman", adierazi du. Halaber, legebiltzarra ezin duela desegin esan du. Berretsi du bere aurkako erregimenaren protesten atzean Al Kaedaren eskua dagoela. Libiako oposizioak armada osatu du, herritarrak babesteko. Duela aste batzuk ekin zioten matxinadari. 1969tik dago boterean Gaddafi.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.