Protestak herrialde arabiarretan. Libia

Gaddafik erresistentziarako deia egin du, eta Libian jarraitzen duela jakinarazi du

Hagak koronela, haren seme Saif al Islam eta Al Senussi zerbitzu sekretuetako burua atxilotzeko laguntza eskatu dio InterpoliNATOk dio Libian dagoen arma kopurua herritarrentzat mehatxua izan daitekeela

2011ko irailaren 9a
00:00
Entzun
Libian jarraitzen duela jakinarazi du Muammar Gaddafik bere ihesaldiaren zurrumurruak ezeztatzearren, eta inora ihes egiteko asmorik ez duela gaineratu du. Nigerrera joan zela adierazi zuten matxinoek, baina hori «gezur hutsa» dela dio koronelak. «Gerra psikologikotzat» jo ditu erreboltariek esandakoak, bere aldekoak adoregabetzeko trikimailutzat. Izan ere, matxinoek Gaddafi inguratuta zeukatela iragarri zuten herenegun, eta oraingoan ez zuela ihes egiterikizango adierazi zuten. Matxinoen arabera, Nigertik Burkina Fasora ihes egin nahian dabil erregimeneko buruzagia.

Astelehenean erregimeneko kide ugari Nigerrera joan ziren ihesi, konboi militar batean, eta Gaddafi haien artean zegoela zabaldu zuten. Nigerrek, ordea, berehala gezurtatu zituen zurrumurruak.

Erregimena azkenetan dela diotenei aurre eginez, erresistentziarako deia egin du, bestalde, Gaddafik, Al Rai Siriako telebista kateak igorritako ahots mezu baten bitartez. «Ene libiar maiteok, Libiako lurra zuena da, eta traidore txakur horien aurka defendatu beharra daukazue», adierazi du. Era berean, aliantza garaituko dutela ziurtzat jo du, haren hitzetan, «herriak ez baitu NATO babesten». «Harrapa itzazue NATOrentzat lan egiten dutenak, gure herria bonbardatzera eta libiarrak eta gure haurrak hiltzera etorri direnak», gaineratu du.

Horrez gain, Nazioarteko Zigor Auzitegiko fiskal Luis Moreno-Ocampok koronela atxilotzeko laguntza eskatu dio Interpol Nazioarteko Polizia Erakundeari. «Gaddafi atxilotzea denbora kontua da. Nazioarteak ez die ez ikusiarena egingo krimen horiei», adierazi du Ocampok. Ekainaren 27an eman zuen Hagak Gaddafi atxilotzeko agindua, «zibilen aurka eraso sistematikoak» egitea eta «gizateriaren aurkako krimenak» leporatuta. Saif al Islam haren semea eta Abdula al Senussi zerbitzu sekretuetako burua atxilotzeko laguntza ere eskatu du fiskalak.

Bitartean, Ivo Daalder AEBetako NATOkoenbaxadoreak Gaddafi gabe ere erresistentzia indartsua izan daitekeela ohartarazi du. Hori horrela, herritarrentzat mehatxuak dirauen bitartean aliantzak operazioari eutsiko diola jakinarazi du. Era berean, ordea, NATOren lana amaitzear dela aurreikusten dutela gaineratu du. Bestalde, Gaddafi harrapatzea ez dela NATOren helburuetako batberretsi du. Operazioan AEBek parte hartu izana «erabakigarria» izan dela uste du Daalderrek, eta bere herrialdearentzat, misioa, «ondo egindako lana» izan dela azaldu du.

Ildo berean mintzatu da Anders Fogh Rasmussen NATOko idazkari nagusia. Hilabeteetako perspektibarekin, aliantzak egin duena errepikatuko lukeela adierazi du, operazioa «oso arrakastatsua» izan baita, eta erakundearen izen ona hobetzeko balio izan baitu, haren ustez. Gainera, «baieztatutako biktima zibilik» eragin ez dutela adierazi du.

Trantsiziorako Gobernu Nazionaleko lehen ministro Mahmud Jibrilek, berriz, Tripolira egin duen lehen bidaian Gaddafiren aurkako borroka amaitu ez dela gogorarazi die herritarrei, eta batasuna eskatu du.

Arma kimikoen itzala

Bestalde, herrialdean dagoen arma kopuruarekin kezkatuta agertu da NATO. AEBek jakinarazi dute Trantsiziorako Kontseilu Nazionalak armak kontrolatzeko hitza eman duela. Izan ere, aliantzaren ustez, «leporaino armatutako herrialdea arriskutsua da bertako herritarrentzat».

HRW Human Rights Watch erakundeak, berriz, Libian dagoen arma kopurua, Iraken 2003an inbasioa hasi aurretik zegoena baino hamar aldiz handiagoadela ohartarazi du. Izan ere, erreboltariek nahiz Gaddafiren indarrek milaka fusil banatu dituzte herritarren artean gatazka hasi zenetik. Dena den, erregimenak aurretik zituen arma «suntsitzaileagoekin» dago kezkatuta nazioartea. Arma horiektrantsizioa oztopatzeko erabili ditzaketela ohartarazi du HRW erakundeko ordezkari Peter Bouckaertek. Inguruko herrialdeetako matxinoek eskuratu ahal izateak ere kezkatzen dituztela dio giza eskubideen aldeko erakundeak.

Gaddafiren indarrek arma kimikoak ote dituzten kezka zabaldu da, bestalde, matxinoen artean. Izan ere, azken hilabeteotan haren gotorlekuetara gas maskarak, arma kimikoak eta horietatik babesteko arropa bereziak bidali dituztela jakin dute erregimenari atzemandako hainbat dokumentutan.

AEBetako Pentagonoak, bestalde, gas erreserbak existitzen direla jakinarazi du. NBErekin lan egiten duen Arma Kimikoen Debekurako erakundeak ere, Libian 11 tona gas pozoitsu baino gehiago dagoela dio. The Washington Post egunkariaren arabera, erreboltariak kezkatuta daude, oposizioak aurrera egitea ekiditeko koronelak arma kimikoekin eraso egin dezakeela uste baitute. AEBek, dena den, halako erasorik egongo ez dela uste dute, izan ere, gas erreserbakgordeta daudela diote.

Setioa gogortu dute

Bani Ualid inguruan liskarrak egon dira, beste behin. Matxinoek setioa gogortu dute batailoi bat gehiago erantsita. Hiri barrutik, baina, erreboltariak dauden eremurantz hainbatetan su egin dutela salatu dute. Gudaxkan, Gaddafiren aldeko bi lagun hil direla jakinarazi dute, eta soldadu erreboltari bat zauritu dutela.

Bihar amaituko da, hain justu, matxinoek Bani Ualiden gotortutako tribuei errenditzeko emandako ultimatuma. Armak uzten ez badituzte indarrez sartuko direla ohartarazi diete. Saif al Islam eta Saadi, Gaddafiren semeak, bertan daudela uste dute. Hainbatek koronela bera ere bertan ezkutatuta dagoela diote.

Hirian egoera geroz eta larriagoa da. Hainbat egun daramatzate argindarrik eta urik gabe. Sendagairik ere ez dutela zabaldu da, eta ez dute kanpokoekin harremanetan jartzeko modurik.
Gaiak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.