Muammar Gaddafiren jarraitzaileek Libia ekialdeko Ras Lanuf hiriko petrolio guneari eraso egin zioten atzo, eta hamabost erreboltari hil zituzten; beste bi lagun larri zaurituta daude.
Bestalde, Txinako Gobernuak Libiaren ordezkari moduan aitortu du Trantsiziorako Kontseilu Nazionala. Horrela, dagoeneko NBEren Segurtasun Kontseiluan beto eskubidea duten bost herrialdeek aitortu dute Libiako agintaritza berria. Bitartean, matxinoak Bani Ualid hiriaren kontrola eskuratu nahian ari dira borrokan, baina Gaddafiren jarraitzaileek gogor erantzun diete.
Protestak herrialde arabiarretan
Gaddafiren aldekoek 15 erreboltari hil dituzte Ras Lanufen
Txinako Gobernuak Libiaren ordezkari moduan aitortu du Trantsiziorako Kontseilu Nazionala
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu