Protestak herrialde arabiarretan

Gaddafiren aurka "aukera guztiak" aztertzen ari dela esan du Obamak

Agintariaren semeetako batek esan du bere aitak erregimen berriaren "aita handia" izan nahi duela eta anaietako bat beste konstituzio bat ari dela prestatzen.

Berria.info
2011ko otsailaren 24a
16:47
Entzun

Barack Obama AEBetako presidenteak bart egin duen hitzaldian esan du Muammar Gaddafiren erregimenaren aurka "aukera guztiak" aztertzen ari dela esan du. Obamaren hitzetan "onartezina" da Libian gertatzen ari dena, eta bere aholkulariei "krisiari" aurre egiteko prestatzeko esan die, bai euren aldetik hartutako neurriak baita nazioarteko beste eragile batzuekin har daitezkeenak. Hillary Clinton Estatu idazkariak gaur Nazio Batuen Erakundearen giza eskubideen kontseiluak Libiari buruz egingo duen bileran parte hartuko du, Genevan.

"Horrenbeste aldatu daiteken krisi batean ezinbestekoa da mundu osoko herrialdeek aho batez hitz egitea", adierazi du AEBetako presidenteak. Har litezkeen neurrien artean daude Libiako agintarien aktiboak blokatzea. Nazioarteko Giza Eskubideen Federazioak orain arte Libian hildakoak 640 direla esan du. Saied al Sanuka Libiako ordezkariak, ordea, 10.000 izan daitezkeela esan du.

Oposizioa geroz eta indar gehiago ari da indarra hartzen herrialdearen ekialdean, eta Sadi Gaddafik Financial Times egunkarian esan du bere aitak protesten ondoren sortuko den erregimen berriaren "aita handia" izan nahi duela. Bere anaietako bat konstituzio berri bat prestatzen ari dela iragarri du.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.