Tunisiako Justiziak sei hilabeteko espetxe zigorra ezarri dio Muammar Gaddafiren erregimenean lehen ministro izandakoari, «Tunisiako lurraldean legez kanpo sartzeagatik». Al Bagdadi al Mahmudi herenegun atxilotu zuten, Aljeriako mugatik gertu, «errepideko ohiko» kontrol batean, Tunisiako agintarien arabera.
Libian bertan, berriz, Trantsiziorako Kontseilu Nazionalak erran du kontrolpean duela Sabha hiria, Tripolitik 750 kilometro hegoaldera. Gaddafiren aldekoen azken gotorlekuetako bat zen.Hegoaldeko Jufra eskualdea ere hartu duela dio Trantsiziorako Kontseilu Nazionalak. Horrela, Gaddafiren jarraitzaileen ihesa oztopatuko duela adierazi du.
Gaddafiren lehen ministro izandakoa espetxeratu dute Tunisian
Trantsiziorako Kontseilu Nazionalak esan du Sabha hiria eta hegoaldeko gune gehienak hartu dituela
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu