Herrialde katalanak

Galdeketa ez dela konstituzioaren kontrakoa azaldu du hura idatzi zutenetako batek

Miguel Herrero y Rodriguez de Miñonek esan duenez, borondate politiko kontsentsuatuak nahi duen "guztia sartzen" da  konstituzioan; "beste gauza bat da komeni den ala ez".

2013ko abenduaren 16a
17:42
Entzun

Espainiako Konstituzioa idatzi zuten zazpi kideetako bat da Herrero y Rodriguez de Miñon. UCDko diputatua zen konstituzioaren testua idatzi zutenean, 1978an. Madrilen dago Miguel Roca Espainiako Kongresuko CiUren bozeramailearekin, Espainia plurala, Katalunia plurala zikloaren barruan hitzaldia ematen. Hitzaldia eman aurretik egin ditu adierazpen horiek. Rocari ere galdera bera egin diote, baina erantzunik ez du eman; esan du ez dagokiola horri buruz hitz egitea.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.