Espainiako Poliziak Galiziako beste bi gazte independentista atxilotu ditu bart Lugon, Auzitegi Nazionalak aginduta. Asteazkenean lau gazte atzeman zituen Santiagon eta Vigon.
Eloy Velasco epaileak "helburu terroristetarako lehergaiak" edukitzea eta Resistencia Gallega "erakunde terroristako" kide izatea egozten die.
Atxilotu guztiak inkomunikatuta dauzkate, eta astelehenean eramango dituzte epailearen aurrera.