mundua

Galiziako hiriburuko alkateak dimisioa eman du, ustezko iruzurragatik

Epaileak inputatu egin du PPko kidea, etxebizitzen salmentaren BEZa ez zuelako ordaindu.

2012ko apirilaren 16a
15:02
Entzun

Gerardo Conde Roa (PP) Santiago Compostelako alkateak dimisioa eman du, ustezko iruzur kasu bategatik epaileak inputatu ondotik.

Galiziako hiriburuko auzitegiko Jose Antonio Vazquez Tain epaileak Ogasun Publikoaren aurka ustez delitua egin izana egotzi dio, eta ondoren alkateak berak prentsaurreko batean jakinarazi du kargua utzi duela.

Epailearen autoaren arabera, Conde Roak 2010ean 61 etxebizitzen salmentaren BEZa ez zuen ordaindu —291.000 euro—, eta delitua egin zuen jakiteko inputatu dute. Geslander elkarteko administratzailea zen orduan hura.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.