egipto

'Garaipenaren eguna'

Hosni Mubaraken dimisioa ospatzeko milaka eta milaka lagun elkartu dira Kairon, Tahrir plazan. Hiru ministro ohi kartzelara bidali ditu fiskalak, ustelkeria leporatuta.

2011ko otsailaren 18a
15:21
Entzun
'Garaipenaren eguna' ospatzen ari dira gaur Egipton -hala deitu diote-, eta milaka eta milaka lagun Kairoko Tahrir plazan batu dira berriro, ospakizunerako. Hain justu, gaur zortzi utzi zuen presidentetza Hosni Mubarakek-ek, boterean 30 urtean egon ondotik. Armadaren esku utzi zuen agintea, eta irailean egingo dituzte hauteskundeak.

Urtarrilaren 25ean hasi zituzten Mubaraken aurkako protestak, eta Tahrir plaza izan da manifestarien gune nagusia. Antolatzaileek gaur milioi bat lagun batzea espero zuten.

Ostiralero elkartuko dira hemendik aurrera egiptoarrak Tahrirren. Armadak agindutako urratsak beteko dituela bermatu nahi dute horrela, trantsiziorako bideak etenik ez duela izango.

Gaur han izan da Yusuf al Qaradawi teologoa. 1981ean egin zuen ihes Egiptotik, Mubarak presidente jarri zenean, eta ordutik ez da itzuli.

Hiru ministro ohi kartzelara ustelkeriagatik

Egiptoko fiskal nagusiak espetxera bidali ditu herrialdeko hiru ministro ohi, ustelkeria egotzita. Habib al Adli Barne ministro izandakoa, Ahmad al Magrabi Etxebizitzakoa eta Zoher Garana Turismoa dira hiru haiek.

Aurreko asteetako "errepresioaren" erantzule nagusitzat jo izan dute Al Abli. Matxinadan 350 bat lagun hil dira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.