Garry Conille Haitiko lehen ministro izendatu dute
PUERT-AU-PRINCE. Garry Conille Haitiko lehen ministro izendatu dute, Michel Martellyk bozak irabazi eta lau hilabetera. Izan ere, presidenteak proposatutako hirugarren izena izan da Conillerena. AEBek jakinarazi dute prest daudela Haiti berreraikitzeko gobernu berriarekin lan egiteko. Bill Clintonen gertukoa da Conille.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu