Europako gas hornikuntza normaltasunera bueltatuko da. Errusiako Gazprom eta Ukrainako Naftogaz gas korporazioek kontratua sinatu dute gaur, eta, azaldu dutenez, laster izango da indarrean: Errusiako gasa eragozpenik gabe zabalduko dute Ukrainiatik Europara.
Vladimir Putin Errusiako lehen ministroa eta Yulia Timoshenko Ukrainako lehen ministroa ere izan dira sinatze-ekitaldian, Errusiako Gobernuaren egoitzan, Moskun. Putinen arabera, "negoziazioak luzeak eta tentsioz beteak" izan dira, baina jada eman du agindua gas hornikuntza abian jartzeko, eta "denbora gutxi barru" zerbitzua erabatekoa izatea espero du. Timoshenkok dioenez, "une historikoa da". Hamar urterako sinatu dutenez kontratua, datozen urteetan ez dela beste eztabaidarik eta krisirik egongo ziurtatu dute.
Urtarrilaren 7tik hona gas hornikuntza geratuta egon da. Errusiak gasa lapurtu izana egotzi zion Ukrainari; lehenengo, hornikuntza murriztu zuen, eta gero erabat eten. Ez ziren ados jartzen prezioekin. Errusiaren eta Ukrainaren arteko ezin-ulertuek berogailurik gabe utzi zituzten milaka lagun Europan, negu gorrian.
Eskerrak kaltetuek beste herrialde batzuen elkartasuna jaso duten: besteak beste Norvegiak, Herbehereek eta Austriak kaltetutako herrialdeei laguntzen jardun dute; gasa helarazi diete, krisia arintzeko.
Mundua
Gas hornikuntza abian jartzeko akordioa sinatu dute Gazprom eta Naftogaz korporazioek
Errusiako gasa eragozpenik gabe zabalduko dute Ukrainiatik Europara, kontratua indarrean jarri bezain pronto. Urtarrilaren 7tik hona gas hornikuntza geratuta egon da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu