Espainiako Gorteetarako bozak

Gauerdian jarriko da martxan prozedura

Podemosekin koalizioa egiteko aukeraz bozkatuko dute IUko militanteek gaurtik asteazkenera bitartean.

Patxi Lopez, Espainiako Kongresuan, legealdiko azken bilkuran. PACO CAMPOS / EFE
2016ko maiatzaren 2a
07:46
Entzun

Espainiako Kongresuko presidente Patxi Lopezek eta Felipe VI.a estatuburuak gauerdian sinatuko dute gorteak desegiteko eta hauteskundeetara deitzeko dekretua. Horrela amaituko da hiru hilabete eskas iraun duen legealdia, alderdi politikoek gobernua osatzeko akordioa lortu ezinik.

Ekainaren 26an egingo dituzte bozak, eta dekretuaren sinadurarekin abiatuko da prozedura osoa. Ekainaren 10ean abiatuko dute kanpaina, eta aldaketa gutxi izango da iazko abenduko bozekin alderatuta. Alderdi nagusiek zerrendaburu berdinak aurkeztuko dituzte, eta Podemosen eta Izquierda Unidaren arteko koalizioa izan liteke desberdintasun nabarmenena.

Izquierda Unidako militanteak gaur hasi dira balizko koalizio horren inguruan bozkatzen, eta asteazkenera arteko epea dute horretarako. Orain arte, ordea, bi alderdiek ez dute akordiorik lortu. El Pais egunkariak argitaratutako inkesta baten arabera, bien arteko baturak PSOE gaindi lezake bigarren indar gisa.

Urkulluk "arrisku egoeran" ikusten du Espainia

Eusko Jaurlaritzako lehendakari Iñigo Urkulluk kontrajarri egin ditu Araba, Bizkai eta Gipuzkoaren "egonkortasun politiko, ekonomiko eta instituzionala" eta Espainiaren "arrisku egoera". Espainiako Gorteetako bozak "politikarien porrotaren ondorio" dela adierazi du, eta "lerro gorriak" nahiz "hauteskunde gauetik ezinezkoak ziren baldintzak" ezartzea txarretsi du.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.