MunDUA

Gaur ere egin dituzte mobilizazioak Iranen

2009ko ekainaren 17a
18:56
Entzun
Iranen hauteskundeen "iruzurrari" buruzko protestek ez dute etenik larunbatetik, eta oposizioak gaur ere mobilizazioak egin ditu Teheranen. Ostiraleko bozetako emaitzak bertan behera uzteko eskatu dute, eta hauteskundeak berriro egiteko.

Mir Hussein Mousavi hautagai progresistaren jarraitzaileak ari dira, batik bat, protestak egiten, eta Mahmud Ahmadinejad kontserbadore eta egungo presidentearen aldeko miliziekin borrokatu dira egunotan. Irango Polizia ere aritu da manifestarien aurka. Gutxienez, zazpi edo bederatzi pertsona hil dira.

Hain zuzen, Musavik berak eta Mohsen Rezai kontserbadoreak barikuko hauteskundeen aurkako helegiteak sartu dituzte.

Emaitza ofizialen arabera, Ahmadinejadek alde handiz irabazi ditu ostiraleko hauteskundeak, %62,63 babesa lortuta. Ondorioz, ez du bigarren itzulirik beharko. Mousavik botoen %33,75 bildu ditu, Rezaik %1,73, Mehdi Karrubi erreformistak %0,85. 25 milioi lagunek eman zuten botoa.

Irango Zaindarien Kontseiluak jakinarazi du prest dagoela botoak berriro kontatzeko, baina argitu du ez dituela guztiak kontatuko. "Irregulartasunak salatu diren tokietan kontatuko ditugu", esan zuen atzo Abbas Ali Kadkhodai Zaindarien Kontseiluko bozeramaileak Irango berri agentzia ofizialean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.