aeb

Gaurko hiru garaipenen ondoren, Mitt Romney faborito nagusi da errepublikarren artean

Washington DCn, Marylanden eta Wisconsinen irabazi du,  AEBetako errepublikarren presidentetzarako hauteskundeetan. Dena den, Rick Santorum hautagaiak esan du ez duela amore emateko asmorik, eta Pennsylvaniara begira da.

2012ko apirilaren 4a
14:21
Entzun

Mitt Romney hautagaiak irabazi ditu gaur Washington DCn, Marylanden eta Wisconsinen AEBetako errepublikanoen alderdiko presidentea hautatzeko primarioak. Horrela, errepublikanoen presidentetzarako hautagai faborito bihurtu da, Rick Santorum haren aurkariaren aurretik.

Hiru estatutan Romney zen faborito. Porrotaren ostean, ordea, Santorumek esan du jarraitu egingo duela, eta ohartarazi du Pennsylvanian "bigarren zati indartsu bat" egiteko asmoa dutela.

Orain arte Romneyk Santorumeren ordezkarien bikoitza baino gehiago lortu du. Hiru estatuetako boto zenbaketak ez dira oraindik amaitu; Washington DCn 16 ordezkari daude jokoan, Marylanden 37 eta Wisconsinen 39.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.