Gaza bonbardatu du Israelgo Armadak, Breikh errefuxiatu eremutik gertu. Erasoak ez du hildakorik eragin, ezta kalte materialik ere, Maan berri agentziaren arabera. Atzo Israelen aurka jaurtitako bi misilei erantzuna eman die horrela armadak.
Palestinarrek, bestetik, Grad misil bat jaurti dute Beer Sheva hiriaren aurka, iturri militarrek Efe berri agentziari azaldu diotenez. Horien arabera, beste bi misil ere bota dituzte, Negev hegoaldera. Ez dute kalterik eragin, iturri militarren arabera.
Inork ez ditu erasook bere gain hartu; Israelek Hamas jo du erasotzailetzat.