Gaur ere Gazako lurralde palestinarrak bonbardaten jarraitzen du Israelgo Armadak, F16 hegazkinekin. Besteak beste, PAN Palestinako Aginte Nazionaleko Barne Ministerioari eraso diote. Siad Siam Barne ministroa ez zegoela eraikinean agertu dute iturri palestinarrek.
Bestek gune batzuk ere bonbadartu dituzte, Israelgo Armadaren arabera, ekintzaile palestinarren bilgune edo entrenatzeko lekuak. Baina azken egunetan bezala, elektrizitate zentralak eta bestelako azpiegiturak ere ari dira suntsitzen. Rafan gutxienez bi pertsona zauritu dira, eta horietako bat hil.
Hori guztia ikusita, NBE Nazio Batuen Erakundeko Auzi Humanitarioetarako idazkariordeak ohartarazi du Gazan krisi humanitario handia lehertzeko zorian dela. Israelen erasoen ondorioz, milaka lagun argindarrik eta erregairik gabe daudela nabarmendu du, eta hondamen handia gerta daitekeela.
Bitartean, Hosni Mubarak bitartekari lanak egiten ari da Israelen eta PANen agintea duen Hamasen artean. Mubarak adierazi du bahitutako soldadua aske uztea negoziatzeko prest dela Hamas, baina, agi denez, Israelek ez du oraingoz eskaintza hori aintzat hartu.
Ekialde Hurbila
Gaza bonbardatzen jarraitzen du Israelek
Hosni Mubarak Egiptoko presidenteak ziurtatu du Hamas prest dela bahitutako soldadu israeldarra aske uztea negoziatzeko, baina, hala eta guztiz, erasoari eusten dio Israelek: Gaza bonbardatzen jarraitzen dute, eta NBEk ohartarazi du krisi humanitario handian amiltzeko zorian dela eremu hori guztia.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu