MUNDUA

Gazako 40 palestinarri preso dituzten senideak bisitatzea baimendu die Israelek

Bost urte dira Israelek bisita horiek debekatu zituela. 

Berria.info
2012ko uztailaren 16a
16:51
Entzun

Gaza eremuko 40 palestinarrek preso dituzten senideak bisitatzea baimendu du Israelek, Gurutze Gorria erakundearen nazioarteko batzordeak jakinarazi duenez. Bost urte dira Israelek bisita horiek debekatu zituela. 

Gaza eremuko herritarrentzat, 2007an baimendu zituen azkenekoz Israelek kartzela bisitak. Gazari ezarritako blokeoaren barnean dago debekua. Bart, 40 palestinarrek euren senideak ikusi ahal izan dituzte; Israel hegoaldean dagoen Ramon espetxeko 24 preso, hain zuzen. Presoek euren senideen bisitak, erregularki eta baldintzarik gabe jasotzea oinarrizko eskubidea dela gogorarazi du gobernuz kanpoko erakundeko bozeramaileak, eta "Israelek errespetatu egin behar du". 

Israelen preso dauden 5.000 palestinarretatik 554k, Gazako eremuan dituzte senideak, eta, beraz, zailtasun handiak dituzte eurekin bisitak izateko orduan. Apirila eta maiatza bitartean 1.500 eta 2.500 preso inguruk 27 eguneko gose greba egin zuten, besteak beste, bisiten debekua bertan behera uztea eskatzeko. "Lehenengo pausoa da hau, baina espero dugu Israelek Gazako biztanle guztiei bisitak baimentzea", dio Gurutze Gorriak. 
 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.