Datorren astelehenean hasiko dira Gazako asentamentuetatik judutarrak kanporatzen. Asteazkenean, berriz, Israelgo Gobernuaren kanporatze agindua bete ez duten kolonoak ateraraziko dituzte 2.500 polizia baino gehiagok. Eraisketak Israel, Palestina eta Egiptoren artean burutuko dute.
Israelgo defentsa ministro Shaul Mofazek gaur eman dio Dhalango koronelari asentamentuetan zutik eta PANen esku geratuko diren eraikin publikoen zerrenda. Palestinarrak Gazako mugetatik erraztasunez igarotzeko neurriak ere zehaztu dituzte. Hala ere, momentuz ez da zenbait lurren eskualdatzea adostu —Zisjordania iparraldeko mila kilometro, kasu—.
Israelgo Indar Armatuek urriaren batean utziko dute Gaza palestinarren esku, ‘deslotze operazioko’ buruzagietako batek, brigada jeneral Gai Tsurrek, atzo jakitera eman zuenez.
Bitartean, Israelgo Gobernuaren oposizioko mugimenduak protestekin jarraituko duela jakinarazi du. Palestinako Aginte Nazionalak, bere aldetik, israeldarren asentamentuetan eta Gazan segurtasunerako 5.000 agente jarriko dituela esan du. Indar horren xedea kolonoen kanporatzean palestinarren erresistentzia gelditzea da.
Ekialde Hurbila
Gazako asentamentuetan eraisketa lanekin hastea hitzartu dute Israel eta PANek
Israelek eta PAN Palestinako Aginte Nazionalak Gazan judutarren asentamentuan dauden 2.800 etxe eraistea hitzartu dute. Gazako lurretatik judutarren kanporatzea abuztuaren 15ean hasiko da Israelgo iturrien arabera. Bitartean, asentamentuetako milaka bizilagunek elkarretaratzea egin zuten, atzo, kanporatzearen epaia bete ez dadin, eta Ariel Sharon Israelgo lehen ministroak gogoeta egin dezan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu