Mundua

Gazako erasoan gerra krimenak egitea leporatu dio NBEk Israeli

Hamas talde palestinarrari ere egotzi dio.

2009ko irailaren 15a
19:07
Entzun
Gazaren kontra iazko abenduaren 27a eta aurtengo urtarrilaren 18a bitartean Israelgo armadak eginiko erasoa ikertzen ari da Nazio Batuen Erakundea (NBE) eta Israelgo armadari eta Hamas talde palestinarrari "gerrak krimenak" egin izana egotzi dio.

Richard Goldstone epaile hegoafrikarrak zuzendu du ikerketa eta zenbait ekintza "gizateriaren aurkako krimenak" ere izan daitezkeela ondorioztatu du. Txostenean, besteak beste, zibilen aurka "behar baino indar gehiago" erabili zela eta blokeoarekin palestinarrei "zigor kolektiboak" ezarri zitzaizkiela salatzen dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.