Gazako erasoaren auzia artxibatu dute Espainian
MADRIL. Espainiako Auzitegi Nazionalak Fernando Andreu epailearen esku zegoen auzia artxibatzea erabaki du. 2002an Israelek Gazan egindako erasoak ikertu behar zituen Andreuk, baina zigor aretoko osoko bilkuran bertan behera uztea erabaki dute. Gehiengo zabal batek egin du kasua ixtearen alde. 2002an Hamaseko buru bat eta hamalau zibil hil zituzten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu