Gazan eta Zisjordanian irailean egingo dira bozak
GAZA. PAN Palestinako Aginte Nazionalak irailerako deitu ditu bozak Gazan eta Zisjordanian. Hamas, baina, hauteskundeak egitearen aurka agertu da, Al Fatahrekin adiskidetu bitartean. Bozek «herri palestinarra zatitzea» eragingo dutela dio Hamasek. Bestalde, Saeb Erekat PANeko negoziatzaileak dimisioa aurkeztu dio Mahmud Abas presidenteari. Azken horrek dimisioa aztertuko du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu