Gazan pertsona bat hil izana aitortu du Israelek
GAZA. Israelgo Indar Armatuek atzo eguerdian 27 urteko Muhamad Namnan hil izana aitortu dute. Israelen esanetan, Gazako «Islamaren armada» erakundeko buruzagia zen Namnan eta Israelen kontrako erasoetan parte hartu zuen. Lekukoen arabera, ibilgailu baten azpian jarritako lehergailu bidez hil zuten gazte palestinarra, hiru zauritu ere eraginez.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu