EKIALDE HURBILEKO GATAZKA

Gazan zazpi palestinar eta hiru israeldar hil dira hainbat erasotan

Atentatu suizida gertatu da Tel Aviven, eta «hilketa selektiboa» Gazan@:

Agentziak
2003ko abenduaren 26a
00:00
Entzun
Eguberri egun odoltsua pairatu zuten Israelen eta Palestinan: atzo gertatutako indarkeria ekintzen ondorioz, zazpi palestinar eta hiru israeldar hil ziren eta gutxienez 27 zauritu.

Lehenik, Israelgo Armadak palestinar bat hil zuen atzo goizean, Gazako lurraldean, Ganei Taleko kolonia judura bonba batekin hurbiltzen ari zela, militarren arabera. Armadak zabaldu zuenez, ustezko ekintzailea Jihad Islamikoa erakundeko kidea zen. Zenbait ordu geroago, Israelgo Armadako helikoptero batek auto bati jaurtitako bi misilek 5 palestinar hil zituzten Gazan.Jomugatzat hartutako autoan zihoazen Muklit Hamid Jihad Isalmikoako buruzagi militarra eta Assad Utti erakunde bereko kidea hil ziren, erabat txikituta eta kiskali zen ibilgailuan. Jabaliako iheslari gunetik hurbil, Sheik Raduan auzunean gertatu zen eraso honetan, beste hiru lagun hil ziren, misilek ukitutako autotik hurbilziren oinezkoen artean. Beste 12 lagunek, aldiz, zauriak jasan zituzten. Israelek urriutik egindako lehen «hilketa selektiboa» izan zen atzokoa. Aurrenekoek talde armatu palestinarrek emaniko menia bertan behera geratzea eragin zuten. Beste su-etena indarrean jartzeko negoziatzen aritu dira taldeok, azken asteotan.Aste honetan, lurralde okupatuetan egiten diren operazioetan parte ez hartzeko erabakia plazaratu dute Israelgo Armadako eliteko 13 militarrek.

FPLPren atentatua Tel Aviven

Lau hilabete antzeko gertaerarik gabe igaroak zirenean, lau lagun hil ziren eta beste 15 zauritu, Israelgo Tel Aviv hiriko Geha auzunean atzo ilunabarrean egin zuten atentatu suizida baten ondorioz. Hildakoetako bat ekintzailea bera litzatekeela adierazi zuen zuen Tel Aviv hirialdeko polizia barrutiko buru Jossi Sedbomek.

Honen arabera, kalegurutzean kokatutako autobus geltoki batetik hurbil gertatu zen leherketa. «Antza denez, terrorista bakarrik zegoen bere burua zartarazi duenean ibilgailu baten barruan», adierazi zuen Tel Aviveko Poliziaburuak. Toki horretan atentatu batgertatzea ustekabea izan dela gaineratu zuen Sedbomek. Izan ere, «gune hau langile klandestino palestinarren bilgune bat dago; hor elkarretaratzen dira egunero, enpresari israeldarreek lana ematea esperoan; orain dela zenbait hilabete erabat legezkanpo zebiltzan ehundik gora atxilotu genituen». FPLP, Palestina Askatzeko Herri Frontea erakundeak bere gain hartu zuen atentatua, prentsa agentziei egindako hainbat telefono deien bidez. Israelen ekintza suizidaz gertatutako azken atentatua iragan urriaren 4ean jazo zen, 21 lagun hil zirelarik Haifako jatetxe batean izandako leherketan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.