Israelgo blokeoa hautsi eta Gazara giza laguntza eraman nahi duen Askatasunaren Flotillak astebetez atzeratuko du flotillaren irteera, azken egunetan bi itsasontziren aurka ustez sabotajea izan dela eta.
Asteazkenean Greziako ordezkaritzak itsasontzi bateko helizean zerraz eginiko matxurak topatu zituen, eta Irlandako MV Saoirse itsasontzian ezaugarri bereko matxurak topatu ondoren, Gazara joateko egitasmoa astebetez atzeratu dute. Sabotajeak urpekari profesionalek puntako teknologia erabiliz egin dituztela uste dute ekintzaileek. Ordezkaritzako bozeramaileak ez du zalantzarik: «Israel dago atzean».
Hurrengo astean abiatzeaadostu dute, eta bitartean, Europako Batasunari «gertatutako guztia zorroztasunez ikertzeko», eta flotilla babesteko eskatu diote. Gazara 30.000 tona laguntza eramatekoa da hamabi itsasontziz osatutako flotilla, eta bart ziren biltzekoak Mediterraneoko gune estrategiko batean
Batasun gobernua, irailean
Israelek flotillari begiratzen dion bitartean, Hamas eta Al Fatakiragarri dute iraila arte batasun nazionaleko gobernuaren eraketa. Mahmud Abbas PAN Palestinako Aginte Nazionaleko buruakTurkiako bitartekariekin hitz egin ostean, Hamasi helarazi dio gobernu berria eratzeko epe berria. Irailean, PANeko ordezkaritza batek Nazio Batuen Erakundean Estatu palestinarraren independentzia aldarrikatu eta erakundean sartzeko eskakizuna egingo du eta. Aldarrikapena igaro ondoren sortuko dute gobernu berria Al Fata eta Hamasek.
Nahaspilatsuak izan dira bi taldeen arteko azken harremanak. Apirilean batasun nazionaleko gobernua sortzeko akordio historikoa sinatu zuten arren, ekainean harremanak eten zituzten, gobernuburu berria aukeratzeko duten desadostasunagatik: Al Fatak PANeko lehen ministro Salam Faiad buru izaten jarraitzea nahi duen bitartean, Hamasek Jamal Judari taldekidea proposatu du gobernuko buru izateko.
Gazarako flotillak irteera atzeratu egingo du, sabotajea dela eta
Barku bat matxuratzen saiatu direla salatu du Irlandako ordezkaritzak; Greziakoak berdin egin zuen asteazkenean
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu