Gazte bat hil dute Txilen, bi greba egunen ondoren
SANTIAGO. Hamalau urteko gazte bat hil dute Santiagon, Txilen, ustez Poliziak botatako tiro batek bularrean emanda. Gaztea atzo goizaldean hil zen, greba orokorreko bigarren egunaren ondoren. Erasoa Macul auzoan izan zen, eta hildakoaren senide eta lagunek ziurtatu dutenez, karabinari talde batek hil zuen gaztea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu