Ehunka lagun bildu ziren atzo Akdeniz hirian Turkiak Kurdistanen ezarritako etxeratze agindua salatzeko. Poliziak, ordea, tiroz egin zien aurre manifestariei, eta 21 urteko gazte kurdu bat hil zuten.
Lekukoen arabera, segurtasun indarrek oztopatu egin zuten osasun zerbitzuen lana, eta horren eraginez hil zen 21 urteko Sedat Baran. Tiroketan beste hiru pertsona ere zauritu zituzten.