ekialde hurbila

Gazte palestinar bat hil du Israelek, Hebrondik gertu dagoen errefuxiatu kanpaleku batean

Israelgo armadaren operazioa atzo goizean hasi zen, eta 32 palestinar ere  zauritu ditu.

Soldadu Israeldarrak, palestinarren errefuxiatu kanpalekuan egindako operazioan, atzo. ABED AL HASHLAMOUN, EFE
2016ko abuztuaren 17a
15:02
Entzun

Israelgo armadak bihotzean egin dio tiro gaur goizean Muhamad Abu Hashash gazte palestinarrari, Errab Foqoha Ilargi Ergi Gorriko bozeramaileak Maan albiste agentziari adierazi dionez.

Operazioa atzo hasi zuen Israelgo armadak Al Fawwarreko errefuxiatu kanpalekuan, "susmagarrien eta armen bila". Soldaduak harrika hartu zituzten, eta istiluak izan dira harrezkero.

Foqoharen arabera, 32 dira zaurituak. Israelek, ordea, esan du 24 direla eta arin zauritu dituztela. Aldi berean, gazte palestinarraren hilketa ikertuko duela gaineratu du.

Maan albiste agentziaren arabera, iazko urritik Zisjordanian eta Jerusalemen 218 palesinar hil ditu Israelek, horietatik 54 istiluetan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.