Yihad Shahade Al Jaafari 19 urteko gazte palestinarra hil da bart Zisjordaniako errefuxiatu kanpaleku batean Israelgo armada bertara sartu eta tirokatuta. Soldaduak beste pertsona baten bila sartu dira kanpalekura, eta hainbat gaztek harriak eta bestelako objektuak bota dizkietela esan dute armadaren iturriek. Zehaztu dute hori eteteko egin dutela tiro.
Gazteari sorbaldan egin diote tiro, eta odolustuta hil da, ospitalerako bidean. Iturri palestinarrek salatu dute soldaduek oztopatu egin dutela anbulantzien sarrera.