Bidaiarien garraiorako autobus bati su eman dio gazte talde batek bart Grignyn, Frantzia hego-ekialdeko Essone eskualdean.
Polizia iturrien arabera, 30 bat gaztek bidea trabatuz autobusa gerarazi dute, bidaiariak jaitsiarazi dituzte, eta, ondoren, su eman diote. Autobusa kiskalita geratu da, eta ondoan aparkatuta zeuden lau auto ere kaltetu ditu suak. Suhiltzaileak iritsi direnean gazteek harrika hartu dituztela erantsi du Poliziak.
Asteazken honetan urtebete hasi zen Frantzian alarma guztiak piztu zituen auzo baztertuetako gazteen errebolta. Liskar handiak izan ziren hainbat astez, eta ia zazpi mila gazte atxilotu zituzten. Hori dela eta, egunotan liskarrak areagotu daitezkeela uste dute agintariek.
Frantzia
Gazte talde batek su eman dio autobus bati Grignyn
Orain urtebete hasi zen auzo baztertuetako matxinada, eta liskarren beldur da Frantziako Polizia
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu