Simon Wiesenthal Zentroak egindako gehien bilatutako nazien zerrendan Samuel Kunz urte askoan hirugarren tokian egon bazen ere, epaitu gabe eta aske, etxean hil da, lasai-lasai, 89 urte zituela, Bonnen (Alemania). Bonneko auzitegi batek eman du haren heriotzaren berri. AndreasBrendel fiskalaren arabera, «aukera ona izango zen Kunz epaitu izana juduen kontrako sarraskia argitzeko, Belzeceko kontzentrazio esparrukoa bereziki».
Gerra krimenak eta gizateriaren kontrakoak barra-barra egiteaz zegoen akusatuta, baina arrazoi batengatik edo beste batengatik atzeratu egin dute beti haren kontrako prozesua. Belzeceko (Polonia) kontzentrazio esparruan zaintzaile izan zen 1942ko urtarriletik 1943ko uztailera, eta berak zuzenean hamar lagun hiltzea leporatzen zioten, eta 430.000 pertsonaren hilketan parte hartzea.
Gerra ondoren, Bonneko Rhein-Sieg-Kreis herrian bizi izan zen, eta Eraikuntza Ministeriorako operario lanak egin zituen. John Demjanjuk Ivan Izugarria-renprozesuaren harira hasi zuten Kunzen kontrako ikerketa. Munichen dago prozesatua gaur egun Demjanjuk, 27.900 juduren hilketan parte hartzeagatik. Kunzek ez zuen inoiz ukatu egindakoa, are gehiago krimenak oso agerikoak zirela esaten zuen.A. M.
Gehien bilatutako nazietako bat
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu