katalunia

Generalitat berria, osatuta

Artur Mas presidentearen ondokoa Francesc Homs izango da. Andreu Mas-Colellek Ekonomian segitzen du.

2012ko abenduaren 27a
19:57
Entzun

Artur Mas Kataluniako Generalitateko presidenteak gaur jakinarazi du nola osatu duen gobernu talde berria —aurreko legealdian baino kontseilari bat gehiago dago—. 

Generalitat berriko kontseilariak

- Presidentearen ondokoa: Francesc Homs (bozeramailea zen aurreko legealdian).

- Presidenteordea: Joana Ortega (postu berean segitzen du).

- Ekonomia eta Ezagutza: Andreu Mas-Colell (postu berean segitzen du).

- Enpresa eta Enplegua: Felip Puig (Barne Sailean zegoen lehen).

- Barne Saila: Ramon Espadaler (kide berria da gobernuan).

- Kultura: Ferran Mascarell (postu berean segitzen du).

- Lurraldea eta Iraunkortasuna: Santi Vila (kide berria da gobernuan).

- Ongizatea eta Familia: Neus Munte (kide berria da gobernuan).

- Justizia: Germa Gordo (kide berria da gobernuan).

- Irakaskuntza: Irene Rigau (postu berean segitzen du).

- Osasuna: Boi Ruiz (postu berean segitzen du).

- Nekazaritza: Josep Maria Pelegri (postu berean segitzen du).

Gaur hartuko dute kargua kontseilariek, 17:00etan, Bartzelonan, Generalitatearen jauregian. Ondoren egingo du gobernuak legealdiko lehen bilera.

CiUk eta ERCk gobernabide ituna izenpetu zuten lehengo astean. Dena dela, gobernuan CiU baino ez dago.

Azaroaren 25ean, legebiltzarrerako hauteskundeetan, CiUk 50 legebiltzarkide lortu zituen; ERCk, 21; PSCk, 20; PPk, 19; ICVk, 13; Ciutadansek, 9; eta CUPek, 3. Autodeterminazioaren aldeko indarrak parlamentuaren %64 dira. CiUk eta ERCk  akordioa egin dute galdeketa 2014an egiteko.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.